Opariz betetako mahaien bueltan amaitu zuten eskola kirolaren azken jaialdia, atzo. Mailaka banatu eta horrelaxe jaso zituzten erregaluak umeek, ikasturtean begirale izan dituztenen eskutik.
Soraluzeko Eskola Kirola dinamizatzen duen Arrasateko Athlon kooperatibako Anje Eskartzak esandakoaren arabera, “oso gustura” daude aurtengo emaitzarekin. Jaiotze-tasa gutxitu egin den arren, iaz baino ume gehiago ibili da aurten eskola kirolean eta gainera, partaideen “jarrera eta asistentzia oso onak” izan dira, “oso ondo portatu” dira.
Halaber, Eskartzak eskerrak eman dizkie Atxolin Guraso Elkarteari zein Udalari emandako laguntzarengatik, eta baita SoraGazteak Rugby Klubari zein Soraluze Futbol Taldeari ere, topaketa askotan lagun izan baitituzte.
Datorren astean izango dituzte aurtengo azken jardunak eskola kirolean eta ohi denez, ekainaren erdialdean zabalduko dute 2024-205 ikasturterako izen-ematea.