Zapatu honetako ekimenari dagokionez, 11:00etatik 13:00etara egingo dituzte errugbi jolasak Osintxuko plazan. Parte hartzea nahi duten guztiak daude gonbidatuta. Antolatzaileek iragarri dutenez, musika eta txistorra ere izango dira.
Bosgarren aldiz
Bestalde, aurtengo Errugbi Egunari dagokionez, ekainaren 15ean, 09:30-10:00ak aldera iritsiko dira Ezoziko zelaira talde gonbidatuak: Eibar, Mutriku, Arrasate, Bera-Bera (Donostia), Atletico San Sebastian, Hernani, Gaztedi (Gasteiz), Urgozo (Zornotza), Oviedo eta noski, SoraGazteak.
10:00etatik 14:00ak arte jokatuko dituzte errugbi partidak 10 eta 12 urtez azpiko kirolariek eta txapelketa ez denez lehiakorra izango, 14:15ean dominak banatuko dizkiete guztiei. 14:30ean, berriz, hirugarren denborarekin borobilduko dute eguna.
Errugbi Eguna girotzeko, zelaiaren tabernaren bueltan hainbat ekintza izango dira: punteria jolasa, merchandaising-a, musika…
Antolatzaileen esanetan, SoraGazteak Rugby Klubarentzat “plazer bat” da V. Errugbi Eguna ospatu ahal izatea eta, “oso eskertuta” daude “klubarentzat hain garrantzitsua den egun honetan zuek gurekin izateagatik”.