Gaurkoan, bakarrik gola sartzea falta izan zaio Mikel Leturiondo Leturi Sorako kapitain modura jokatu duen azken partidan. Bai bera, bai ekipoa gogotik ahalegindu dira Letuk amaiera bikaina eman ziezaion jokalari ibilbideari eta aukera garbiak izan ditu, baina oñatiarrek ez diote laga baloia sareratzen.
Edozein modutan, partida ia-ia amaierara arte jokatuta, lagunen eta familiaren animoekin, ikusle guztien txalo artean eta taldekideek airera jaurtita borobildu du azken jardunaldia.