LGTBI+ pertsonen aurkako gorroto eta indarkeria mota ororen aurka plazan

Ubane Madera Zangitu 2024ko mai. 17a, 19:50

"LGTBI+fobiaren aurka borroka egitea askatasuna, duintasuna eta giza eskubideak defendatzea da. LGTBI+ kolektiboko kideek jasaten duten bazterkeriaren eta indarkeriaren aurka egitea gizartearen garapena bultzatzea da; errespetu zein berdintasun handiagoko gizarte bidezkoa lortzeko bidean urratsak ematea". Besteak beste, horixe aldarrikatu zuten atzo, LGTBI+ Fobiaren kontrako egunean. 60 bat lagun elkartu zen Plaza Berriko elkarretaratzean. Ondoren, balkoian eskegi zuten pankarta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.