Euskal Selekzioarekin Valladoliden

Ubane Madera Zangitu 2024ko mai. 16a, 17:54

Bi soraluzetar gazte, Ane Bastardo (Marras Irristaketa Taldea) eta Mikel Laiza (Burdinola Irristaketa Kluba) Valladolidera joanda dira domekara arte, Hockeyko Euskal Selekzioarekin lehiatzera. Egunotan jokatzen ari diren 16 urtez azpikoen selekzioen txapelketan parte hartzen dihardute. Argazkiak: Cristina Albisua.

 

Gaurtik, maiatzak 16, hockeyko 300 kirolari Valladoliden kontzentratuta daude, Espainiako 16 urtez azpikoen selekzioen txapelketan parte hartzen. Guztira, bederatzi selekzio joan dira, EAEtik bi talde, neskena eta mutilena eta talde bakoitzean dago Soraluzeko ordezkaritza.

Canterac-en ari dira partidak jokatzen; lehenengo, taldeka jokatuko dute, gero taldeetako irabazleek elkarren aurka jokatuko dute eta azkenik, kanporaketak, finalerdia eta finala. Domekara arte izango dira Valladoliden. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.