Gaur iluntzean jokatuko dituzten partidak Debarroko pilota txapelketako ligaxkakoak dira, laugarren partida izango da nagusiendako eta bigarrena jubenilendako.
Azken horiei dagokienez, jokatzen lehenak izango dira Eki Amuategi eta Mikel Caramanzana. Aurkari izango dituzte Xabat Otazu eta Peru Alberdi bergararrak. Eta haien ondoren, Aitor Atxotegik eta Manex Balerdik Oñatiko Ibon Perezen eta Aitor Tatiegiren kontra jokatuko dute.