Jakitzeko modukua

Erleak lekualdatu dituzte Institutuko leiho batetik

Egoitz Unamuno 2024ko mai. 13a, 17:18

Erlazaina erleak kaxara pasatzen. Argazkia: Iñaki Gerrikagoitia.

Gaur arratsaldean, suhiltzaileak eta erlazain bat izan dira Institutuan eta bertako leiho batean zeuden erleak lekualdatu dituzte. Erlazaina jasogailu baten laguntzaz hurreratu da leiho ertzera eta kea baliatuta, erleak erlauntz-kaxa batean sartu ditu eta horrela, arazorik gabe, libratu dute leihoa. Institutuko irakasleen arabera, ez da lehen aldia erleak leku horretan pilatu direna, iaz ere leku horretan bertan pilatu omen ziren. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.