Asteburuan, “esperientzia ederra” bizi izan dute Marras hockey taldeko neskek Katalunia aldean. Zapatuan, bi partida jokatu zituzten San Adria del Besos-en jokatu zen Estatu mailako kanporaketan, eta biak galdu bazituzten ere, “dena emanda” aritu ziren eta “oso joko ona” egin zuten.
Arrate Gisasola Marraseko presidenteak kontatu duenez, lehenengoa “partida gogorra izan zen. Bero, baina intentsitate handiarekin” jokatu zuten soraluzetarrek. 4-0 galdu zuten. Bigarren partidarako, berriz, “esperientziadun” ekipoa tokatu zitzaien kontrario, Gadex, eta, ezin izan zuten garaipenik erdietsi, hala ere, soraluzetarrek “maila oso ona” erakutsi zuten.
Hala, “dena emanda” eta Katalunian bizitakoarekin oso pozik bultatu dira etxera Marrasekoak.
Argazkiak: Arrate Gisasola.