Apirilak datu onak laga ditu langabeziari dagokionean eskualdean. Elgoibarrren izan ezik, gainerako herri guztietan, martxoan baino langabezia-tasa txikiagoa kontabilizatu dute apirilean. Soraluzeko kasuan, gainera, behera egiten duen laugarren hilabetea da.
Hona hemen datuak herriz herri:
- Deba 154 %5,84
- Eibar 1.567 %12,50
- Elgoibar 507 %9,50
- Mendaro 77 %7,79
- Mutriku 180 %6,85
- Soraluze 200 %11,44
- Debabarrena 2.685 %10,38