Itzulia Women edizio honetako etaparik luzeena eta desnibel metatu handiena izango duena izango da biharkoa, Gasteiz eta Elgoibar artean jokatuko dutena, 140 kilometroko ibilbidean. Irabazleak, gainera, sari bikoitza edukiko du, liderarren mailot horia jantziko baitu Elgoibarko Kalebarren plazan egingo duten sari banaketa ekitaldian.
Honakoa da biharko etaparen profila:
Txirrindulari onenak
Nazioarteko tropeleko txirrindulari onenak lehiatuko dira Itzuliaren hirugarren ekitaldi honetan. Iazko edizioa irabazi zuen Marlen Reusser (Team SD Worx – Protime) suitzarrak aurten ere parte hartuko duela aurreikusten dute antolatzaileek, eta horri beste izen batzuk ere gehitu behar zaizkio: Demi Vollering (Team SD Worx – Protime), Katarzyna Niewiadoma eta Elise Chabbey (Canyon// SRAM Racing), Evita Muzic eta Marta Cavalli (FDJ – SUEZ), Amanda Spratt (Lidl-Trek), Ella Wyllie eta Mavi García (Liv-Alula-Jayco), Ane Santesteban (Laboral Kutxa – Euskadi Fundazioa) eta Olivia Baril (Movistar Team), besteak beste.