Pozik daude Marras Irristaketa Taldekoak emakumeen ekipoak erdietsitakoarekin. Asteburuan, Estatu mailako kanporaketa baten lehiatzera doaz. Euren sektorean, hiru talde joango dira Sant Adria del Besosen izango diren kanporaketetara, Metropolitano (Bilbo), Gadex (Sabadell) eta Soraluzeko Marras.
Marrasetik 11 jokalari joango dira (behean izenak), Iraitz Ibarzabal entrenatzailearen esanetara jardungo dute eta bidelagun izango dituzte Leire Makinai delegatua eta Arrate Gisasola laguntzailea. Bihar, barikua, joan eta zapatuan bi partida jokatuko dituzte.
Oso zail ikusten dute aurrera egin ahal izatea baina “ilusioz eta ikasitakoa erakusteko gogoz” doaz eta uste dute “denboraldia bukatzeko aukera” bikaina dela Bartzelonarako bidaia. “Leku eta jende berria ezagutu eta talde moduan gozatu, esperientzia bat, opari bat”.
Zaila izan arren, aurrera egitea lortuko balute, beste aurre-kanporaketa bat jokatuko lukete, eta, han ere aurrera eginez gero, datorren denboraldian Estatu mailako Zilarrezko Ligan lehiatzeko pasea lortuko luke Soraluzeko Marrasek.
- Agirre Arrillaga, Irene
- Makinai Murgoitio, Haizea
- Garitano Gomez, Enara
- Osinaga Arantzeta, Miren
- Alberdi Casares, Amets
- Gisasola Larreategi, Aiuri
- Garcia Castro, Ilune
- Hernandez Muro, Irati
- Ballesteros Diez, Aiora
- Arana Oregi, Naia
- Bastardo Maria, Ane