Bihar Zamudioko kiroldegian egingo den boxeo jaialdian, guztira, 13 borroka zango dira. Hirugarrenean izango du berea Mochine El Kabouri Mou soraluzetar gazteak. Biharkoa, egiten duen bigarren borroka izango da eta “oso gogorra” aurreikusten du bere entrenatzaile Ixa Rodriguezek.
Mou-k aurkari izango du Ahmed El Houlein arabarra, 57 kiloko bere kategorian Euskadiko txapeldun dena. Boxeolariek bi minutuko hiru borrokaldi izango dituzte.