Azken argazki rallyko argazkiak honako gaitegiaren arabera atera zituzten argazkiak lehiaketan parte hartu zuten 42 argazkilariek: Gabolatseko zubia, Latza, Iraganeko oihuak, Terrazatik eta Konfidantza. Horien bueltan, dozenaka argazki atera zituzten , herriko bizilagun, paraje, txoko eta bestelako detalle ugari erretratutara eramanez.
Orain, haien artean aukeraketa egin eta halako 36 erretraturekin dago osatuta KontrargiAK, bihar iluntzean zabalduko duten erakusketa. Honakoa izango da ordutegia:
Astelehenetik barikura: 18:30-20:00
Zapatuetan: 12:00-13:30
Sei argazkiren zozketa
Argazkiok ikusteko aukeraz aparte, erakusketa ikustera joan eta bertan izena ematen duten bisitarien artean sei argazki zozketatuko ditu Kontrargi Argazkilari Kolektiboak.
XXXIV. Argazki Rallyan, honako argazkilariak izan ziren saridunak.
• Lehen saria: Jose Venegas Flores (Legazpi)
• Bigarren saria: Javier Lopez Fabian (Durango)
• Hirugarren saria: Jose Angel Amutxastegi Esnaola (Donostia)
• Argazki onenaren saria: Ruben Caceres Delgado (Hernani)
• Herriko saria: Mikel Cruz