Inoizko argazki rallyrik jendetsuena jokatu zen domekan Soraluzen. "Orain arte 38 partaide izan dugu tope eta gozada bat izan da marka hori gainditzea", esan du Mikel Valero Kontrargiko ordezkariak.
Partaide gehienak gipuzkoarrak izan ziren, baina zazpi bizkaitar ere izan ziren Soraluzen. Aurten, honako gaien arabera atera behar izan dituzte erretratuak: Gabolatseko zubia, latza, iraganeko oihuak, terrazatik eta konfidantza.
Ohi denez, goiz erdian hamaiketakoa egin zuten Txokon. Ildo horretan, esan, 2019an, Soraluzek irabazi zuela hamaiketakorik onenari emandako saria; aurten, berriro ere izango da sari hori, beraz, hori ere jokoan izango dute Kontrargikoek.
Abenduaren 2an saridunak
Argazki rallyari dagokionez, berriz, abenduaren2an jakinaraziko dituzte zeintzuk izan diren argazki onenak, sari banaketa egiteaz batera. Ostean, aurreko urteetan moduan, Plaentxia.eus atarian zintzilikatuko dituzte argazkiak zein saritutako bildumak.
Horrez aparte, Soraluzeko Rallya Herriz herri lehiaketarako puntuagarria izango da, bestelako argazki rallyekin batera.