Hockey ligako partidak asteburuan Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2024ko api. 12a, 16:35

Asteburu honetan, hockey lerroko infantilen egoitza izango da Soraluze lehen aldiz. Zapatuan zein domekan, goizez zein arratsaldez jokatuko dituzte hockey partidak. Zapatuan, Soraluzeko Marrasen infantilek 09:30ean eta 15:45ean jokatuko dituzte norgehiagokak; domekan, berriz, alebinek 09:00etan eta 12:00etan jokatuko dute. Biharko partidak zuzenean ikus daitezke Plaentxia.eus atarian.

Bihar, zapatua, lehen aldiz, hockey lerroko infantilen egoitza izango da Soraluze eta Araneko frontoian jokatuko dira ligako partida guztiak. Guztira zortzi izango dira. Hori horrela, 09:30ean hasi eta 19:00ak aldera arte izango da hockey bertatik bertara ikusteko aukera herrian.

Hori posible ez duenarendako, berriz, partidak Internet bitartez ikusteko aukera ere izango da. Kasu honetan, 

  • 09:30   Soraluzeko Marras        Metropolitano HC
  • 10:45  Muskerrak                        CHL Dragons
  • 12:00   CD Sumendi                    Stadium Casablanca
  • 13:15   Burdinola IK A                 Metropolitano HC
  • 14:30   CHL Dragons                  Burdinola IK B
  • 15:45   Soraluzeko Marras        Stadium Casablanca
  • 17:00   CD Sumendi                   Burdinola IK A
  • 18:15    Burdinola IK B               Mugi Indar Kirol Kluba 

Domekako partidak

Domekan, berriz, hockeyko alebinen topagune bilakatuko da Araneko frontoia. Kasu horretan, 09:00etatik 14:00ak arte sei partida jokatuko dituzte, honakoak: 

  • 09:00 Soraluzeko Marras          Metropolitano HC A
  • 10:00 Burdinola KE                    Metropolitano HC B
  • 11:00 CHL Dragons                   Lauro Ikastola
  • 12:00  Soraluzeko Marras         Burdinola KE
  • 13:00  CHL ÇDragons              Metropolitano HC A
  • 14:00 Lauro Ikastola                  Metropolitano HC B