Jarleku berriak futbol zelaiko harmailetan

Ubane Madera Zangitu 2024ko api. 10a, 11:05

Jarleku berriak ipini dituzte Ezoziko Futbol Zelaian, auzolanean, Soraluze Futbol Taldeko boluntarioen laguntzaz. Guztira, 280 jarleku ipini dituzte, zatika, azkenak Udaberriko oporretan. Udalak ordaindu ditu jarlekuok, ia 4.000 eurotan. Horrez aparte, aldagelak margotu dituzte eta garbiketa lanak egin. 

Dotore ikusten dira futbol zelaiko harmailak. Urtetan zeudenak apurtzen eta kentzen joan ondotik, berriak ipini dituzte auzolanean Sorako zenbait delegatuk eta gurasok, eta igartzen da aldaketa. Jarleku berriak ipintzeaz bat, bazterrak garbitu eta aldagelak margotu egin dituzte. 

Udaberriko oporretan bukatu dituzte azkeneko lanak. 280 jarleku ipini dituzte, Udalak finantzatuta,  3.942,96 euroan. 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.