2024a %12,59ko langabezia-tasarekin hasi ondoren, hurrengo bi hilabeteetan behera egin eta %12tik beherako tasak kontabilizatu dituzte otsailean zein martxoan Soraluzen. Iaz, batez beste %12-%13ko tasa kontabilizatu zela kontuan hartuta, azken urte pasako daturik onenak neurtu dira 2024ko hasiera honetan.
Gainera, Debabarreneko gainerako udalerriei begiratua eginez, bakarrik Soraluzen eta Eibarren egin du behera langabeziak martxoan, gainerako guztietan gora egin baitu. Edozelan ere, Soraluzek segitzen du izaten, Eibarrekin batera, Debabarreneko tasarik altuena.
Hona hemen martxoko datuak, herriz herri begiratuta:
Langabezia Langabezia-tasa
- Deba 166 %6,29
- Eibar 1.569 %12,52
- Elgoibar 499 %9,37
- Mendaro 90 %9,11
- Mutriku 188 %7,16
- Soraluze 204 %11,67
- Debabarrena 2.717 %10,50