Euskal Herriko Itzulia 2024

Itzuliko protagonisten argazkiak Soraluzen pasatu direnean

Ubane Madera Zangitu 2024ko api. 6a, 17:27

Gaur, zapatua, 15:45 inguru zirenean pasatu da Itzuliaren azkeneko etapa Soraluzeko saihesbidetik. Bertan, zain izan ditu dozenaka herritar eta baita Alex Amor Berraondo argazkilaria ere bere kamerarekin protagonista nagusien irudiak ateratzen. 

Bestalde, hemendik urrunago ibili diren soraluzetarrek ere harrapatu dituzte Itzuliko beste zenbait protagonista. Segidako bideoak erakusten duenez, Frantziska Iraolagoitiak birritan, gutxienez, harrapatu du Itzulia zerutik grabatzen duen helikopteroa gora eta behera, Oñatin, kasu honetan. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.