Plazentziatarrak Sevillan

"Zoramena da Athleticeko zaleok Sevillan bizitzen diharduguna"

Egoitz Unamuno 2024ko api. 6a, 13:17

Euskal Herritik Atleticen milaka zale joan dira Sevillara Mallorcaren kontra jokatuko duen Errege Koparen finaleko partidua ikustera. Horien artean dira Borja Olaizola, Igor Akarregi, Arkaitz Arana eta Bea Oregi plazentziatarrak ere eta kontatu dutenez, "zoramena"  da atzotik Andaluziako hiriburuan bizi dutena.  

Borja Olaizola plazentziatarra eguen arratsaldean ailegatu zen Sevillara Elgoibarko lagun koadrilarekin eta "kriston anbientea" topatu dute bertan. "Ez du ematen Sevillan gaudenik, dana euskaldunak. Hori atzo (barikua)... gaur zer izango da hau...". 

Igor Akarregi Plazentzian bizi den lekittarra, berriz, autokarabanan ailegatu zen atzo Sevillara eta adierazi duenez, han bizitzen dihardutena "zoramena" da: "Pentsa, tabernak garagardorik barik gelditu dira!" (Barreak).

Batak zein besteak ez dute lortu La Cartuja estadioan sartzeko sarrerarik, baina pozarren daude hiriburuan daudelako eta klub bilbotarrak bertan egokitu duen Atletic Hiria guneko pantailetatik jarraituko dute finaleko partidua. 

Oharra: Finalaren inguruko ospakizunekin lotutako argazki eta bideoren bat Plaentxia.eus-era helarazi nahi izanez gero, bidali 605706086 telefonora. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.