Soraluzetarrak Gipuzkoako txapeldun!

Ubane Madera Zangitu 2024ko mar. 23a, 11:21

Atzo, barikua, Gipuzkoako txapela jantzi zuten Soraluzeko Pilota Elkarteko infantil mailako bost pilotarik. 

Batetik, Gipuzkoako Mendebaldeko txapelketa irabazi zuten Unax Loyolak, Pello Nogalesek eta Oinatz Beretxinagak Arrasateko Korta eta Moledo 18-7 garaitu ondoren; eta, bestetik, Gipuzkoako txapela jantzi zuten Aitz Arluziagak eta Zuhaitz Larrañagak Andoiango Villarri eta Leteri 18-11 irabazita.

Ikusle dezente izan zen harmailetan eta oihu eta txalo artean goratu zituzten txapeldunak. Azkenik, sariak eman zizkieten Ainara Osoro zinegotziak eta Koldo Heriz pilota elkarteko gurasoak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.