Ezohiko jarduna egin zuten eskola kirolaren baitan, joan den zapatuan. Soraluzeko eta Mendaroko Guraso Elkarteek eta Soraluzeko Eskola Kirolak antolatuta, Mendaron elkartu eta herri kirolen jardunaldia egin zuten Soraluzeko eta Mendaroko umeek. Gainera, goi mailako irakasleak izan zituzten, Gipuzkoako Herri kirolen federaziokoak joan baitzitzaizkien saioa eskaintzera. Argazkiak eta informazioa: Irati Iñurrieta Gantxegi.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.