Bihar, barikua, 19:15ean Infantil 3. mailako finalak jokatuko dira Soraluzen, Araneko frontoian. Lehenengo Gipuzkoa Mendebaldeko finala jokatuko dute Soraluzeko Pilota Elkarteko, Peio Nogalesek eta Unax Loyolak jokatuko daute Arrasateko bikotearen kontra (Oinatz Beretxinaga ere horiekin txandaka ibili da jokatzen). Bigarren partida Gipuzkoako Txapelketaren finala izango da. Kasu horretan, Aitz Arluziagak eta Zuhaitz Larrañagak Andoaingo bikotearen kontra jokatuko dabe.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.