Zapatuan, martxoak 23, Euskal Selekzioak partida jokatuko du Uruguaiko Selekzioaren kontra, 20:00etan, Bilboko San Mames estadioan. Gaur, eguaztena, jakinarazi dutenez, dagoeneko 30.000 sarrera baino gehiago saldu dira bertaratzeko.
Azken eguna
Soraluzetik ere joango da jendea eta autobusa antolatzen ari dira herritarrei begira. 17:45ean irtengo da herritik. Interesa duenak gaur, eguaztena, du izena emateko azkeneko eguna, Arrano tabernan edo HEMEN KLIKATUTA. Autobusa bakarrik antolatuko dute 35 lagun baino gehiagok ematen badute izena..
Zapatuko autobusa 17:45ean irtengo da Soraluzetik. 10 euro da prezioa.