Gaurko partidez gainera, bihar ere hitzorduak dituzte Soraluzeko pilotariek. Infantil mailako Oinatz Beretxinagak eta Peio Nogalesek Urretxun jokatuko dute eskualdeko txapelketako finalerdia bihar arratsaldean eta Eki Amuategi eta Mikel Caramanzana jubenilek, berriz, Udaberri txapelketako finalerdia jokatuko dute Astigarragan.