Soraluzeko Gure Eskuk nazio ikurrak jarri ditu salgai

Erredakzioa 2024ko mar. 15a, 11:06

Datozen egunetan, Soraluzeko Gure Eskuk Euskal Herriak Erabaki mezua duten nazio ikurrak (ikurrinak eta nafar banderak) salduko ditu herrian, plataformak Euskal Herri mailan abiatu duen  kanpainarekin bat eginez. Hain zuzen, Gure Eskuk dei egin die plazentziatarrei Korrika pasatzen denean, ikurrok erakusteko. 

Ikurrak Iratxo goxotegian eta kaleko postuetan erosi ahalko dira 5 eurotan. Kaleko postuak martxoaren 15ean eta 22an, ezarriko dituzte, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, Kalebarrenen. 
 
Soraluzeko Gure Eskuk dei egiten die herritar guztiei, martxoaren 20an, asteazkenean, goizeko 11:15ean, Mendiola industrialdera hurreratu daitezen ikurrak eskutan Korrikari ongi etorria egitera. 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.