Domekan, Gipuzkoako ligako bost talde elkartuko dira Ezoziko Futbol Zelaian: Arrasate-Soraluze, Bera-Bera Rugby (Donostiakoak), Bera-Bera Rugby B (Hendaiakoak), Gaztedi R.T (Gasteizkoak). eta Iruña R.C. taldeak.
Zelaia bi zatitan banatu eta10:30ean hasita 13:00ak arte errugbi partidak jokatuko dituzte talde guztiek. Aurreikuspena da partidak 13:30ean bukatuta izatea eta segidan, hirugarren denbora baliatuko dute elkar ezagutzeko eta bestelakoetarako.
SoraGazteak Rugby Taldetik esan dute, partida asko diren arren, ordutegia errespetatzen saiatuko direla eta 14:00etarako dena bukatuta egotea dago aurreikusita.
Honakoak dira ordutegiak:
Zirkulazio etete puntualak
Bestalde, antolatzaileek aurreikusi dute goizeko lehen orduan eta azken orduan autobusak ibiliko direla gora eta behera, jendea lagatzen edo hartzen. Esan dutenez, Udaltzaingoa abisatuta dago, kartel bitartez jarriko dituzte abisu batzuk eta autobusak gora eta behera dabiltzan bitarte horretan bidea moztu egingo dute antolatzaileek eurek, inori eragozpenik ez eragiteko. Behin jendea lagata, autobusak industrialdera joango dira aparkatzera.
SoraGazteak Rugby Klubak herritarrak animatu nahi ditu domekan Ezoziko Futbol Zelaira joan daitezen, kanpoko jende ugari izango da bertan eta ikusteko moduko ekimena izango dela dio Enekoitz Igartua taldeko kideak.