Denboraldi honetan, azaroan, Gipuzkoako azpi-txapeldun ere izan ziren Soraluzeko ordezkariak eta iaz, Euskal Ligako txapeldun.
Soraluzeko Pilota Elkarteko pilotariek irabazi egin dute Ohorezko Euskal Liga. 22-11 egin dute gaur goizean, zapatua, Mungian jokatu duten finalean. Aitor Atxotegik kontatu duenez, partida galtzen hasi dira Ander Murua eta Manex Balerdi; 4-0 eta 8-5 atzetik joan dira , baina pelota aldatu eta euren pelota biziagoarekin mina egin diete aurkari izan dituzten Lazkaoko Beñat Zubizarretari eta Ander Garmendiari. Argazkiak: Euskal Pilota Federazioa.
Denboraldi honetan, azaroan, Gipuzkoako azpi-txapeldun ere izan ziren Soraluzeko ordezkariak eta iaz, Euskal Ligako txapeldun.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.