Otsaila, herrian %12tik beherako langabezia tasarekin itxi zen, %11,73ra iritsita. Oro har, eskualdeko herri guztietan eman da beheranzko joera, Eibarren gutxien, eta horren ondorioz, Eibar da orain Debabarreneko langabezia-tasarik handiena duen herria, %12,57ko tasarekin. Hori bai, haren ondotik dator Soraluze eta hirugarren da Elgoibar, baina distantzia nahikora.
Debabarrenari dagokionez, eskualdeko batez besteko tasa %10,61koa izan da.
Hona hemen datuak herriz herri:
Urtarrila
- Deba 172 %6,52
 - Eibar 1.578 %12,59
 - Elgoibar 501 %9,39
 - Mendaro 82 %8,30
 - Mutriku 192 %7,31
 - Soraluze 220 %12,59
 - Debabarrena 2.745 %10,61
 
Otsaila
- Deba 161 %6,10
 - Eibar 1.575 %12,57
 - Elgoibar 492 %9,22
 - Mendaro 81 %8,20
 - Mutriku 184 %7,01
 - Soraluze 205 %11,73
 - Debabarrena 2.698 %10,43