Zaintza duinak eta pentsio duinak. Horiexek izan ziren pentsiodunen aste honetako mobilizazioaren aldarrikapen nagusiak. Etzi izango den Martxoaren 8aren harira, begira, etxeko zein egoitzetako zaintzak izan zituzten hizpide nagusi.
Etxez Etxeko Laguntzan oinarrituta
Etxeko zaintzekin lotuta, esan zuten “Etxeko zaintzak profesionalizatua, integrala eta kudeaketa publikoaren bidezkoa izan behar” duela, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan oinarrituta. Uste dute horrela bermatuko direla zainduaren premiak zein zaintzailearen eskubideak.
Egoitza txikiak
Egoitzetako edo zaintzei dagokienez, berriz, uste dute eredu hori aldatu egin behar direla. Labur esanda, “egoitza txikiak eta inguruan kokatuak” nahi dituzte, uste dutelako “egoitza bateko zaintzak bateragarria” izan behar duela “auzo edo herri harremanak izatearekin. Egoitzak inguruko komunitateari irekita” egon behar duela, “jarduerak egiteko, belaunaldi desberdinetako pertsonen arteko harremanak bultzatzeko, etab. Eta, jakina, kalitatezko zaintza eskainiz”.
Eztabaida parte-hartzailea
Bukatzeko, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, Foru Aldundiei eta Udalei eskatu diete “zainketen inguruko eztabaida sozialari modu parte-hartzailean heltzeko (…) erakundeen, mugimendu feministaren eta eragile sindikal eta sozialen parte-hartzea sustatuz, besteak beste, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren parte hartzearekin”.