Zuhaitz eguna

250 zuhaitz landare sartu dituzte Akilar ondoko lursailean

Egoitz Unamuno 2024ko mar. 3a, 17:42

Eguraldi hotza eta umela izan dute gaur Zuhaitz eguneko landaketan, elurra ere egin du momentu batzuetan baina, hala ere, hogeita zazpi lagunek 250 zuhaitz landare sartu dituzte mendigaineko magal batean, Akilar esaten zaion lekuaren aldamenean. Besteak beste, haritzak, urkiak, ezkiak, sagarmina eta otsolizarrak landatu dituzte. Mendigainean ohikoa den gisan, lur samurra topatu dute eta hamaikak alderako lanak amaituta Urtiazelaiko soziedadeko sutondoaren ondora batu dira mokadutxoa egitera. 

Zuhaitz eguna bailarako Korrika kulturalaren egitarauaren baitan txertatu da eta Lurgaia fundazioko, Baso Biziak Elkarteko eta Udaleko ordezkariekin batera, AEKko kideek eta ikasleek ere parte hartu dute. Argazkiak: Lurgaia, Soraluzeko Baso Biziak eta AEK.