Ohorezko Euskal Ligako finalerdiari dagokionez, esan, partida bakarrera jokatuko dutela. Urtarrilaren 7an hasi zen Ohorezko Euskal Liga eta ligaxka amaituta, lehenengo sailkatu dira Soraluzeko Pilota Elkarteko pilotariak. Horregatik, zapatuan, etxean, ligaxkako laugarrenen kontra jokatuko dute.
Biharko partidari dagokienez, berriz, 19:15ean hasiko da eta Ekain Ariznabarretak eta Zunbeltz Salaberriak Zumarragako bikotearen kontra jokatuko dute eskuz binakakoa.
Azkenik, zapatu arratsaldean, pilotariz beteko da Araneko frontoia ze 16:00etan hasita, eskolarteko benjaminen partiduak izango dira bertan.