Frontoia bere egin zuten Marrasekoek

Ubane Madera Zangitu 2024ko ots. 26a, 16:53

Atzo, domeka, hockey giroa nagusitu zen Araneko frontoian, bertan jokatu baitzituzten benjamin mailakoen asteburuko partidak. Marras taldeko gazteenengan ikusi zen bide handia egiten ari direla hockeyan eta frontoia bere egin zuten, joko polita erakutsiz goian begira zituzten ikusleei.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.