Gaur, pilota partidak Araneko frontoian

Ubane Madera Zangitu 2024ko ots. 23a, 11:03

Eki Amuategi eta Mikel Caramanzana.

Gaur, barikua, Infantil eta Jubenil mailako partidak jokatuko dituzte etxean Soraluze Pilota Elkarteko pilotariek. 19:15ean hasita, bi norgehiagoka jokatuko dituzte, Arrasateko eta Abantzuko bikoteen kontra, hurrenez hurren.

Gaurko lehen partida Infantilek jokatuko dute, Oinatz Beretxinagak eta Peio Nogalesek Arrasateko bikotea izango dute aurrez aurre. Bigarrenak, berriz, jubenilak izango dira. Kasu honetan, Eki Amuategik eta Mikel Caramanzanak Abantzuko bikotea izango dute aurrez aurre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.