Domekan, hockey topaketa Aranen

Ubane Madera Zangitu 2024ko otsailaren 22a

Soraluzeko Marras taldeko benjaminak abenduan Araneko frontoian.

Marras Irristaketa Taldeko benjaminek hitzordua dute domekan Araneko frontoian, bertan jokatuko baitituzte asteburuko partidak. Soraluzeko Marrasek 11:15ean zein 14:15ean jokatuko ditu norgehiagokak. Guztira, sei partida izango dira, 09:15ean hasita. Gipuzkoatik, Bizkaitik zein Arabatik bertaratuko dira hockey taldeak Soraluzera.

Honakoa da domekako partiden zerrenda:

  • 09:15 CD Sumendi-Lauro Ikastola
  • 10:15 Burdinola IK-CHL Dragons
  • 11:15 Muskerrak IKK- Soraluzeko Marras
  • 12:15 CHL Dragons-Hots Shots Etxano
  • 13:15 Muskerrak IKK-Burdinola IK
  • 14:15 Soraluzeko Marras-CD Sumendi

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.