Bihar, Sagar Errekako ur-jauzira, ibilaldi gidatuan

Ubane Madera Zangitu 2024ko ots. 20a, 16:07

Lehen ibilaldi gidatuan parte hartu zuen taldea, abiatu aurretik.

Bihar, otsailak 20, Goazen Soraluze! orientazio zerbitzuak antolatutako bigarren ibilaldi gidatua egingo dute. Oraingo honetan, Sagar Errekako ur-jauzia ikustera joango dira, 10:00etatik 11:30ak bitarteko ibilaldi lasaia eginez. Nahi duten guztiek parte har dezakete ekimenean, nahikoa da 10:00etarako Plaza Zaharrera azaltzea. Orain dela hamabost egun estreinatu zuten ibilaldi gidatuen ekimena; lehena Arzabalagara egin zuten. Asmoa da hamabostean behin egitea halako bat. Hurrengo hitzordua martxoaren 5ean izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.