Martxoaren 9an, maila altuko boxeo jaialdia izango da Araneko frontoian. 18:00etan hasita, 11 borrokaldi izango dira ringean, horietatik ia erdiak emakumezko boxeolarienak. Hain justu, tartekatu egingo dira emakumezkoen zein gizonezkoen borrokaldiak, nesketatik hasita. Pisaketa, berriz, 16:00etan egingo dute, Gila tabernan.
Espainiako eta Euskadiko txapeldunak
Boxeolariei dagokienez, emakumeen bost borrokaldi izango dira. Bi debutanteak izango dira eta gainerakoak, berriz, ringean eskarmentudunak. Soraluzen izango dira, besteak beste, Naia Garmendia Euskadiko txapeldun izandakoa eta Espainiako txapeldunordea eta baita Espainiako txapeldun izandako Oihane Gravalos ere.
Mutilei dagokienez, berriz, Gipuzkoako txapelketako hiru kanporatze jokatuko dira Soraluzen. Horrez aparte, bertako, Soraboxeko ordezkaritza ere izango da ring-ean, kasu honetan, Mouk borrokatuko du Gasteizko Nikolasen kontra eta Ibon Muniategiandikoetxeak Jesus Irure nafarraren kontra. Haiekin batera, besteak beste, bertan izango dira Iker Korta bizkaitarra faborito modura eta Espainiako txapeldun Raul Eskuderok Euskadiko txapeldun Jeremias Ponceren kontra borrokatuko du.
Sarrerak salgai
Boxeo jaialdirako sarrerak salgai daude, 15 euroan aldez aurretik erosita eta 20 euroan egunean bertan erosita. Salmenta puntuak dira Gila Taberna, Soraluzeko kiroldegia, Anoeta boxeo-eskola, Rivero Team edo honako telefonoz zenbakira deituta: 676 86 69 22.
Ixa Rodriguez boxeolariak azpimarratu duenez, jaialdi berezia izango da Soraluzekoa, emakume boxeolariek izango duten partaidetza handia ez baita ohikoa izaten; hona etorriko direnak ere lan handia eginda ekarriko ditu soraluzetarrak, hainbat boxeo eskolatakoak dira, gainera. Rodriguezek azpimarratu du asmoa duela aurrerantzean “neskekin lan egiteko ahalegin berezia egiteko, aukera gutxiago” izaten baitituzte.