Gaur eta domekan, pilota partidak

Ubane Madera Zangitu 2024ko ots. 9a, 11:48

Gaur, barikua, gaztetxoen pilota partidak izango dira Araneko frontoian, 19:15ean hasita hiru partida jokatuko dituzte, hain justu. Domekan, berriz, nagusien txanda izango da. Mendizabalek eta Balerdik Lazkaoko bikotea izango dute aurrez aurre Euskal Ligako eskuz binakakoan, 17:00etan hasita.

Gaurko partidei dagokienez, Alebin mailako partida bat eta Infantil mailako bi jokatuko dituzte, 19:15ean hasita. 

Alebinen mailan, Izei Muguruzak eta Zunbeltz Salaberriak jokatuko dute lehen partida. Hura bukatutakoan, Infantil mailako lehen partida izango da, Aitz Arluziagak eta Zuhaitz Larrañagak jokatuko dute, Urretxuko bikotearen kontra. Azkenik, Unax Loiolak eta Oinatz Beretxinagak Lasarteko bikotearen kontra jokatuko dute gaurko azken partida.

Domekari dagokionez, berriz, Euskal Ligako eskuz binakakoa jokatuko dute, 17:00etan hasita, Soraluzeko Pilota Elkarteko Aitor Mendizabalek eta Manex Balerdik Lazkaoko bikotearen kontra.