Ekarpenak atalez atal hauek izan dira:
HIRIGINTZA:
- Kalebarren 24 eraikinaren eraisketa eta urbanizazio proiektua.
- “AU Erregetxe 9.1. Plaza Zaharra azpi esparrua” izeneko eremuaren birgaitzea eta bertan erabilera anitzeko gune estalia eraikitzeko proiektua.
- Eremu urbanistikoak birgaitzeko diru lerroa; Sapa, Olaldea, aparkaleku berriak ahalbideratzeko azterketa.
- Azken urteetan egin den bezala beharrak identifikatu, plangintza adostu eta asfaltatze lanak gauzatzeko diru partida zehaztu.
- Ibai ondoko aisialdi gune berria egiteko.
- Polígono 07 partzela 70 lur saila erosi ( Liñazibar albokoa)
Sagar errekan udal ekipamenduak egokitzeko (Garbigunea, ibilgailuentzako udal depositoa…) Poligono 2 Parcela 164 eta - Poligono 2 Parcela 168 a eta b, lur sailen erosketa.
- Irisgarritasun plana. Udal eraikin eta kaleetako egokitzapen lanak. Lanak faseka egitea proposatzen ditugu. Hauek izango ziren lehentasunak; Frontoi 5ko eraikinari arrapala bitartez irisgarritasuna bermatu. Musika eskolan igogailua eraikitzeko azterketa egin. Baltegieta Kalea, Errabal-Atxuri, Zeleta…
- WC Publikokak 50.000€tako diru partida dago gordeta. Zein izango litzateke udal gobernuaren asmoa? 2024an lanekin hastea?
INGURUMENA ETA LANDA GARAPENA
- Sologoen Elektra etxean inbertsioak burutzeko ditu partida.
- Muskiritzuko kudeaketa planaren garapenaren hurrengo faseak: Landa guneko lur sailen erosketa eta hauetan bertakoak diren zuhaitz landaketak burutu. Hauek lirateke erosi beharreko lur sailak:
- Polígono 8 parcela 81 (31.059m2) 11.181€
- Polígono 4 Parcela 8 (22.854m2) 8.227,44€
- Polígono 4 Parcela 9 (9.352m2) 3.366,72€
- Udalaren jabetzakoak diren mendi gaineko ondorengo lur sailetan garbiketa lanak:
- Poligono 1parcela 87 (B-D -C) ( Arranaitz-Ondo)
- Poligono 4 Parcela 31A ( Askabeitxi)
- Poligono 4 Parcela 60 (A-B-C)( Idoixa- Azkabeitxiaburuaga)
HEZKUNTZA, HAURRAK eta GAZTERIA:
- Kiroldegiko eraikinean dagoen erabilera anitzeko gelan;
- 0-4 bitarteko haurrentzako aisialdi gunea egokitu.
- Musika eskolako eraikina egokitzeko lanak.
- Fatxada eta teilatuaren konponketa lanak.
- Teilatuan aztertu eguzki panelak ipintzeko aukerarik dagoen.
GARAPEN EKONOMIKOA:
- Ekintzailetza eta tokiko enpresen ondorengotza bultzatzeko diru-laguntza lerroa. 2023. urtetik aurrerako atzeraeraginezko ondorioekin.
- Bizi Kale Komunikazio plana gauzatzeko zenbatekoa.
KIROLA ETA KIROLDEGIA:
- Padel pistaren eta skate gunearen estaltzea. Gure taldeak eremu guztia estaltzearen alde egiten du. Baliabide nahikorik ez badago aldundiak 2025. Urtean argitaratuko duen deialdira berriz aurkeztea proposatzen dugu.
- Futbol zelaian izan diren lapurretak ekiditeko bideo zaintzarako kamerak ipintzea.
- Futbol zelaiko Instalazioen zahar berritze lanak; Aldagelak, WC…etb.
KULTURA:
- Herriko musika taldeek entseguak egiteko lokal baten kokagunearen azterketa burutu.
“Kontziente gara aurkeztutako proiektu guztiak ezin daitezkeela 2024. Urtean gauzatu. Gure taldearen asmoa ibilbide orri bat zehaztea izan da legealdira begira, gure taldearen ustetan, landu eta garatu behar diren proiektu desberdinena. Martxoan, 2023. urteko likidazioaren zenbatekoa dakigunean jarraituko dugu lanketa hau egiten eta ahal diren proiektuak adosten”.