Aurten, 8.250.534 euroko aurrekontua izango du Soraluzeko Udalak. Ezohiko aurrekontua da, kopuru horretatik 2.673.745 euro kendu egin behar baitira, Ezozibideko obrei zuzendutako trasnferentzia tarteko. Gauzak horrela, Udalaren aurrekontu erreala izango da 5.576.789 eurokoa, iazkoa baino %12 handiagoa eta kopuru horretatik 405.510 euro inbertsioetara bideratuko dira. Aurrekontua Udal Gobernuaren aldeko botoekin eta oposizioaren abstentzioarekin onartu zen atzo. Ikus azalpena eta debatea bideoan.
Bideo laburpenean, atzoko udalbatzarrean Unai Larreategi alkateak aurrekontuaren inguruan eman zituen azalpenak jasotzen dira, bozketa eta ondoren egin zuten eztabaida politikoa, zeinetan oposizioko bozeramaileek azaldu zuten zergatik abstenitu ziren. Lehenik, EAJko Iker Aldazabalek eman zuen boto-esplikazioa eta ondoren PSE-EEko Patricia Borinaga zinegotziak.
Datozen orduetan, Plaentxia.eus-ek aurrekontuaren gaineko informazio gehiago argitaratuko du.