Egin dute lehen ibilaldi gidatua

Ubane Madera Zangitu 2024ko ots. 7a, 10:38

Atzo, martitzena, ibilaldi gidatua egin zuten Goazen Soraluze kirol-zerbitzuaren eskutik. Ekimen berri baten lehena izan zen, izan ere, aurrerantzean, hamabostean behin, martitzenero egingo dute ordu eta erdi inguruko ibilaldi gidatua. Herritar guztientzako zabalik dagoen ekimena da. 

Atzo, lau lagun elkartu ziren Plaza Zaharrean ibilaldi gidatuan parte hartzeko. Goazen, Soraluze ekimeneko kirol-teknikari Anje Eskarzak gidatuta, Arzabalaga aldera joan ziren, ordubete ordu eta erdi inguruko paseoa egiteko asmoarekin, “baina hurrengorako, zein ibilaldi egin guztion artean erabakiko dugu, azken batean, parte-hartzaileak herrikoak dira”, esan zuen kirol teknikariak.

10:00etatik 11:30ak arte

Hain justu, ibilaldia egiteko hurrengo hiru hitzorduak honakoak dira:

  • Otsailaren 20an
  • Martxoaren 5ean eta 19an

10:00etan elkartuko dira Plaza Zaharrean handik abiatzeko, 11:30ak bitartean. Euria-edo balego, berriz, tailerrak egingo lituzkete kiroldegian.  

Ekimena Goazen Soraluze kirol orientazio zerbitzuak abiarazi du. Hamabostean behingo ibilaldi gidatuez aparte, eguenetan ere eskaintzen du zerbitzua Goazen Soraluzek, Tolarekua aretoan.  

Informazio gehiago behar izanez gero (Anje Eskarza): 

  • Telefonoa: 688609906
  • Helbide elektronikoa: goazensoraluze@athlonosasuna.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.