Zapatuan, Krav Magako ate irekiak

Ubane Madera Zangitu 2024ko ots. 1a, 11:57

Entrenamendu saio bat, kiroldegiko boxeo gelan. Argazkia: Sorabox.

Soraboxeko Ixa Rodriguezek Soraluzen aldaketak iragarri ditu herriko kirol eskaintzan. Batetik, orain arteko eskaintza handitu eta Soraboxek Krav Maga defentsa pertsonalean oinarritutako saioak ere eskainiko ditu aurrerantzean. Probatu nahi dutenenedako ate irekien saioa antolatu du, etzirako, zapatua, 10:00etatik 12:00etara, kiroldegian. Bestetik, K1 eta Kick boxing eskolak profesional mailan jardundako irakasle entzutetsu batek emango ditu.

Zapatuko Krav Magaren ate irekien ondoren, Soraboxen asmoa da astelehenean bertan hastea eskaintza berriarekin. Zapatuan, doako saioak izango dira, probatu nahi dutenentzako, 10:00etatik 12:00ak bitartean, Araneko kiroldegian. Izena emateko edo informazio gehiagorako: 676 86 69 22.

Bestalde, Ixa Rodriguezek jakinarazi du K1-eko eta Kick boxing-eko martitzenetako eta eguenetako eskolako irakasle entzutetsu batek emango dituela aurrerantzean, Gustavo Joao Panterak. Besteak beste, nazioarteko txapelduna da eta profesional mailan 50 borrokaldi izandakoa. Pozik dago Rodriguez Soraluzen maila altuko irakaslea izango delako. 17:00etatik 18:00etara izaten dira martitzenetako eta eguenetako eskolak.