Udaltzaingoak ohartarazi du Mendiola industrialdean jostorratzez betetako saltxitxa aurkitu zutela zapatuan, ibai aldera ematen duten jarlekuen ondoan. Halakoak txakurrei kalte larriak eragiteko ipini izan dituzte. Izan ere, ez da lehen aldia halako bat topatzen dutela Mendiola industrialde inguruan, 2021ean, esaterako, pozoitutako pare bat saltxitxa topatu zituzten inguru hartan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.