Pozoitutako bigarren saltxitxa aurkitu dute industrialdean

Erredakzioa 2021ko ira. 14a, 14:22

Udaltzaina pozoitutako saltxitxa erakusten.

Udaltzaingoak ohartarazi duenez, txakur-jabe batek pozoitutako saltxitxa bat aurkitu zuen Mendiola industrialdean. Pozoiaz aparte, orratzak ere bazituen barruan saltxitxak. Aurten, laugarren aldia da pozoia edo pozoitutako jana aurkitzen dutela.

Mendiola industrialdera ematen duten garajeen aurreko aldean aurkitu zuten pozoitutako saltxitxa. Udaltzaingoak abisu kartelak jarri ditu han, txakur-jabeei arriskuaz ohartarazteko.

Izan ere, aurten, laugarren aldia da inguru hartan pozoitutako jana aurkitzen dutela.

Orain dela egun gutxi beste herritar batek beste pozoidun eta orratzdun saltxitxa bat aurkitu zuen. Joan den astean, berriz, garaje baten barrura bota zuten pozoia eta bertako txakurra hilzorian egon zen, eta, martxoan, pozoiz estalitako tripakiak aurkitu zituzten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.