Gaurko pilota jaialdia alebinekin hasiko da, Zunbletz Salaberriak eta Izei Muguruzak Azkoitiko bikotearen kontra jokatuko dute. Segidan, Errendimenduko Infantil mailako Aitz Arluziagak eta Zuhaitz Larrañagak Andoaingo bikotearen kontra jokatuko dute.
Eta azkenik, Unax Loiolak eta Oinatz Beretxinagak Urretxuko bikotearen kontra jokatuko dute.
Udaberriko txapelketari dagokionez, berriz, bihar arratsaldean zapatua, Mikel Caramanzanak eta Eki Amuategik Hernanin jokatuko dute.
Euskal Ligan lider
Azkenik, esan Euskal Ligan, nagusiek atseden dutela oraingo honetan. Aurreko asteburuan, berriz, Muruak eta Balerdik irabazi egin zioten Zegamako bikoteari 22 eta 14. Soraluzeko Pilota Elkarteko ordezkariak lider dira Euskal Ligan.