Bi astez kanpoan jokatu ostean etxera bueltatu arren, erronka konplikatua du Sorak bihar

Ander Gomez 2024ko urt. 26a, 08:00
Zestoaren kontrako partidua. Iturria: @soraluzeft

Aurreko bi asteburuak etxetik kanpo jokatu eta galdu ditu Sorako Gorengo mailak, Oñatin eta Eibarren. Bihar, zapatua, Ezoziko futbol zelaian du hitzordua, sailkapenean lehen postuan dagoen Mondragon CF taldearen kontra.

Ezoziko Futbol zelaian jokatuko dute Sorako Gorengo mailakoek bihar 16:30etan, Mondragon taldea aurkari.

Ligako bi partidu jokatu dituzte urte hasieratik, biak kanpoan. Oñatin izan zuten lehenengoa, Aloña Mendi taldearen kontra, eta Urkirekin lehiatu ziren pasa den astean Eibarren. Partidu biotan gol bakarra lortu dute —Jokin Arrillagak azken minutuetan Aloña Mendiri egindakoa— eta "etxez kanpoko garaipen hori" lortu ezinda bueltatu dira etxera.

Asteburu honetan, Ezoziko futbol zelaian dute hitzordua. Emaitza bikainak lortu dituzte denboraldian zehar bertan, baina honako partidua ez da hain erraza izango: Aurreko jardunaldiak 2. eta 3. postuan zeuden Aloña eta Urkiren aurka izanda, oraingoan, sailkapenean lehenengo dagoen Mondragonen kontra jokatzea tokatu zaie.

Pos. Taldea Puntuak
1 MONDRAGON C.F. 41
2 ALOÑA MENDI 31
3 URKI C.D. 30
4 ILINTXA S.D. 29
5 IKASBERRI K.E. 26
6 EUSKALDUNA ANDOAINDARRA S.D. 25
7 DANENA K.E. 23
8 ANAITASUNA C.D. B 23
9 SORALUZE C.F. 21
... ... ...
16 ANTZUOLA K.E. 8

Arrasatearrek 16 partidutik bakarra galdu dute (bi berdindu). Hortaz, zalegoaren animo eta txaloak ezinbesteko izango dituzte Gorengo mailako mutilek biharko norgehiagokan.


Ikus talde guztien emaitzak eta sailkapena, Plaentxia.eus-eko Soraren blogean.