Iker Ruiz soraluzetarrak irabazi du Elgoibarko Mintxeta Xake Txapelketa

Erredakzioa 2024ko urt. 23a, 14:37

Domekan eman zioten amaiera urriaren 9an hasi zuten Mintxeta Xake Txapelketaren hirugarren edizioari. Leku askotako 26 xakelari aritu dira lehian astean behin Mintxeta tabernan jokatu dituzten partidetan. Argazkiak: Zubi-Ondo Xake Taldea.

Liga txapelketan Iker Ruiz soraluzetarra eta Markel Kerexeta elgoibartarra izan ziren onenak, eta elkarren aurka jokatu zuten finala. Ruizek irabazi zion Kerexetari.

Liga txapelketan kanporaketetara sailkatzea lortu ez zuten xakelariek Kopa txapelketa jokatu dute, eta Andres Perez azpeitiarra eta Lander Agirregomezkorta elgoibartarra sailkatu ziren azken partida jokatzeko. Andres Perezek irabazi zuen finala. Finalistek ardoak eta zainzuriak jaso zituzten saritzat.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.