Urtarrilean hasi eta ekainera bitartean, gimnasioko makinak erabiltzeko zen bestelako laguntza espezifikoren bat behar dutenentzako Fitness aholkularia izango da Araneko kiroldegian, bertako abonatuei zuzenduta.
Astean behin, eguaztenero, 18:30etik 19:30ak bitartean Leire Lasa Fitness begiralea izango da gimnasioan, makinak erabiltzen ikasteko zein ariketa espezifikoren bat egiteko laguntza behar dutenei arreta emateko.
Gimnasioaren erabilera handitu
2022an hasi ziren zerbitzu hori eskaintzen hamabostean behin, eta, etenalditxo baten ondoren, orain berriro ere ekingo diote, zerbitzuaren maiztasuna handitu eta astero eskainiz.
Maria Gallastegi Kirol teknikariak esandakoaren arabera, gimnasioaren erabilera asko handitu da, “iaztik ikusten da hori”, batik bat. Xehetasunen arabera, adin guztietako erabiltzaileak ditu, goizean jende helduagoa eta arratsalde-iluntze partean, berriz, batez ere jende gaztea eta lanetik irten berria joaten da gimnasiora.