Errendimendu mailan Gipuzkoako binakako txapelketa hasiko da asteburu honetan. Horren baitan gaur barikua, Araneko frontoian jokatuko dute Infantil 3. mailan Oinatz Beretxinagak eta Unax Loiolak, 19:15ean.
Gaur, baita ere, baina Orion, Aitzek eta Zuhaitzek jokatuko dute Infantil 3. mailan binakakoa hango bikotearen kontra, eta, Errendimendu mailarekin amaitzeko, zapatuan, Lasao auzoan jokatuko dute alebin bigarren mailan Izei Muguruzak eta Ekain Ariznabarretak. 17:00etan hasiiko da pilota jaialdia eta soraluzetarrena bigarren partida izango da.
Mendizabal-Balerdi
Domeka goizean, berriz, hitzordu bikoitza dago Soraluzen. 11:00etan, Aitor Mendizabalek eta Manex Balerdik Euskal Ligako Ohorezko mailako lehenengo jardunaldiko partida jokatuko dute, Hernaniko Apaolaza-Labaka bikotearen kontra. Iaz lortu zuen Soraluzeko Pilota Elkarteak mailaz igo eta Euskal Ligako Ohorezko Mailarako pasea, aurtengo denboraldian maila horretan lehiatzeko.
Nagusien partida bukatuta, Udaberri Sariko lehen jardunaldia jokatuko dute Jubenil 2. mailan Ekhi Amuategik eta Mikel Caramanzanak Bergarako bikotearen kontra.