Etxean jokatu zuen azkeneko partida berdinduta eta sailkapenean seigarren doala jokatuko du Sorako Gorengo mailako taldeak Aloña Mendiren kontrako partida, domekan, Azkoagainen 16:30ean.
Sorak bi zailtasun nagusiri egin beharko die aurre; batetik, aurtengo denboraldian, Sorak etxetik kanpo, galdu ditu partida gehien eta oporren osteko lehena oñatiarren etxean tokatzen zaie. Bestetik, aurkari izango duen Aloña Mendi bigarren doa sailkapen orokorrean, nahiz eta, hori bai, elkarren artean zazpi punturen aldea egon.
Sorako gainontzeko taldeei dagokienez, berriz, honakoa da duten egutegia eta ordutegia: