2023a %12,92ko langabeziarekin hasi zuen Soraluzek; harrezkero, %12 pasako langabezia tasa izan du urte osoan; are gehiago, apirilean, %13,29koa ere izan zuen.
Azaroan, berriz, 2023ko tasarik baxuena neurtu zuten, %12,17koa, eta, abenduan, berriz, oraindik baxuagoa, %12koa. Kopurutan begiratuta, urtea 224 langaberekin bukatu du Soraluzek, urtarrilean baino 17 langabe gutxiagorekin.
Debabarrenean, bakarrik Soraluzen eta Mendaron jaitsi zen langabezia abenduan; gainerako udalerri guztietan gora egin zuen.
Hona hemen datuak herriz herri:
- Deba 178 %6,82
- Eibar 1.564 %12
- Elgoibar 489 %9,02
- Mendaro 71 %6,99
- Mutriku 191 %7,35
- Soraluze 224 %12
- Debabarrena 2.677 %10,21
Hori bai, datuak hobetu diren arren, Soraluzeko langabezia tasak oso altua izaten segitzen du kontuan hartuta EAEko batez bestekoa %7-8koa dela.